Jasper, Herbert Henry
Estatubatuar neurofisiologoa (La Grande, Oregon, 1906 - 1999). Gizakien eta animalien garunaren jarduera elektrikoa ikertu du, epilepsiarekin eta garunaren alde kimikoarekin loturik. 1943an atera zuen medikuntzako doktoregoa, ez sendagile izan nahi zuelako, azterketarako gaixoak izango zituelakoan baizik. Bera izan zen 1935ean, Estatu Batuetan, lehen elektroentzefalograma egin zuena. 1939-1961 bitartean, Montréaleko Institutu Neurologikoko neurofisiologia eta elektroentzefalograma laborategietako buru izan zen. 1996an Albert Einstein saria jaso zuen. “16 urte nituela esan nion aitari adimena eta garuna ulertzeko gai izango nintzela,” dio Jasperrek. “Hori, nire bizitzaren helburu bilakatu zen eta ez da inoiz aldatu… edozer gauza egingo nuke garunak nola lan egiten duen ulertzeko”.
- Jason
- jasotasun
- jasotzaile
- jasotze
- jaspe
- Jasper, Herbert Henry
- Jaspers, Karl
- Jastrun, Mieczyslaw
- jat
- Jata
- Jatabe