Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jat

iz. Pakistango eta Indiako iparraldeko nekazari kasta. 1960. urtearen inguruan Punjab estatuko biztanleen bostena jatak ziren, Balutxistangoaren eta Delhikoaren hamarrena, etab. 4.000.000 jat dago Pakistanen, musulmanak gehienak. Indian 6.000.000 jat daude; sikhak dira batzuk eta hinduak besteak.