jasotzaile
iz. Zerbait jasotzen duena. v Gihar jasotzailea. Anat. Gorputzaren atalen bat jasotzen duen giharretako bakoitza. Gizonen gihar jasotzaileak dira: ahoaren ertzak igoarazten dituena; uzkia eta ematutua igoarazten dituena; arnasa hartzeko saihetsak jasotzen dituena; goiko ezpaina eta bekainak altxatzen dituena; arren prostataren guruinari eusten diona; sorbaldan, besoa jasotzen eta itzularazten duena, eta aho sabaia altxatzen duena.