Jara, Víctor
Txileko kantagilea (Chillan, 1938 - Santiago de Chile, 1973). Nekazari familia batean jaio zen. Gaztetatik hasi zen Hego Ameriketako folklorea ikasten eta interpretatzen. Lehenbizi antzerki zuzendaria izan zen. 1966-1969 urte bitartean Quilapayún Txileko taldearen musika zuzendaria izan zen eta gero bakarlari gisa aritu zen. Gizarte arazoetan oinarritutako kantak idatzi zituen, gero beste kantari batzuek abestu zituztenak. Aipagarriak dira, besteak beste: Te recuerdo Amanda, Plegaria de un labrador, etab. Hego Ameriketaren ikuspegi orokorra eta osoa izan zuen beti, eta harreman asko izan zituen beste herrialdetako kantariekin. Junta militarrak aginpidea indarrez eskuratu zuenean, Santiago de Chile-ko futbol zelaian hil zuten.