Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Japura

edo Yapura. Brasilgo ibaia, Amazonas ibaiaren adarra. 2.816 km. Kolonbian jaiotzen da Caquetá izenez, eta Japura izena hartzen du Apaporis ibaiaren ura jaso ondoren. Brasilgo aldean txalupak eta ontzi txikiak ibil daitezke Japura ibaian. Uharteak eta aintzirak eratzen dira bokalean.