Jakue Ia
Eskoziako erregea 1513-1542 urteetan (Linlithgow, 1512 - Falkland, 1542). Bere ama, Margarita Tudor, izan zuen ordeko adin nagusira iritsi arte (1528). Bitarte horretan guztiz banatu ziren Eskoziako nobleak, Ingalaterraren eta Frantziaren aldekoak zein bere bidetik. Erlijio banaketa (anglikanoak eta katolikoak) larriagotu zuen egoera, eta katolikoen alde egin zuen Jakue V.ak. 1542an, eraso egin zioten Eskoziari Ingalaterrako osteek eta burua galarazi zioten gudu haietako galerek. Maria Estuardo edo Estuardo bere alaba jaio eta handik astebetera hil zen.