Jakue IIa
Eskoziako erregea 1488-1513 urteetan (1473 - Branxton, Ingalaterra, 1513). Jakue III.aren semea eta ondorengoa izan zen. Eskoziako erresuma batu, finantzak zuzendu eta Eskoziako erresumaren nortasuna indartu zuen Europako estatuen aurrean. Aitaren aurkako gatazketan hartu zuen parte gaztetan eta Ingalaterrako Henrike VII.aren alaba Margaritarekin ezkondu zen. Artea eta irakaskuntza indartzeko ahaleginak egin zituen. Frantziako Luis XII.arekin elkartu eta Ingalaterrako Henrike VIII.aren aurka borrokatu zen. Ingalaterrako iparraldean hil zen, Floddeneko guduko zaurien ondorioz.