Jakobson, Roman Osipovitx
Errusiar hizkuntzalari eta filologoa (Mosku, 1896 - Boston, 1982). Filologo gisa, errusiera eta hizkuntza eslaviarrak aztertu zituen bereziki eta, hizkuntzalaritzaren alorrean, estrukturalismo molde berriak urratu zituen. Berak sortu zuen Pragako eskola Trubetzkoy eta Karcevskij hizkuntzalariekin batera, Ferdinand Saussure hizkuntzalari suitzarraren teorietan oinarrituta. Errusierari eta eslaviera zaharrari buruz eginiko azterketen ildotik, fonologia estrukturalistaren oinarriak finkatu zituen. M. Halle eta G. M. Fant lankideekin fonologia teoria berritu zuen. Haurren hizkera eta afasia arazoak ere izan zituen aztergai (Studies on Child Language and Aphasia). Orobat, hizkuntzalaritzaren eta poetikaren arteko harremanez egin zituen azterketak. Berak idatzitako lan nagusiak Selected Writings bilduman agertzen dira.
- Jakue IIIa
- Jakue IIa
- Jakue Ia
- Jakue VIa
- Jakobsdóttir, Svava
- Jakobson, Roman Osipovitx
- Jaksic, Djura
- jakut, jakuts
- Jakutia
- Jakuza
- Jalabert, Laurent