Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jadeita

iz. Miner. Sodiozko eta aluminiozko silikatoa [NaAl(SiO3)2]. Masa trinkoetan agertzen da, berdetik esmeraldara bitarteko koloreetan. Beirazko distira du. Apaingarri gisa erabiltzen da, ekialdeko lurraldeetan batez ere. Oso gogorra delako erabili izan zen antzinatean armak eta bestelako tresnak egiteko. Japonian, Guatemalan, Kalifornian eta, gehienbat, Birmanian aurkitzen da.