Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iturissa

Ptolomeok K.o. II. mendean aipatu zuen hiri baskoia. Antoninoren Ibilbidean ere aipatzen da, Turissa izenez, Pampelone (Iruñea) eta Summo Pyrineo (Ibañeta) arteko mansio edo ostatu-etxe gisa. Oraindik ez da zehaztu Iturissa egon zen lekunea, baina badirudi, azken urteotako aurkikuntza batzuen arabera, Aurizperriko lurretan zegoela, Ibañetako mendatetik hurbil, beraz.