Iturmendi
Nafar mendebaleko udalerria (Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean, Ataun (Gipuzkoa); ekialdean, Bakaiku; mendebalean Urdiain, eta hegoaldean, Urbasako mendialdea. Garaiera, 534 m. 9,57 km2. 1999ko datuen arabera, 376 biztanle ditu (iturmendiarrak). Arakil ibaiak zeharkatzen du udalerria. Euskara, gipuzkera; euskaldunak, % 40. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Altzairugintza, burdingintza, eraikuntza, janari industria, eta nekazaritza (bazkarako landareak, artoa, garia, garagarra, behi eta ardi aziendak) dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira udaletxea, San Migel eliza (XVI-XVIII. m.), Aitzagako ermita erromanikoa, Iturmendi etxea, Erbiti etxea eta Palazio etxea. v Historia. Aduana bat egon zen Iturmendin 1832. urtetik aurrera, Nafarroa eta Araba arteko errepidean. 1846. urtean bihurtu zen udalerri, Burundako administrazio bakarretik bereizi ondoren.