Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ituren

Nafarroako ipar-mendebaleko udalerria (Iruñeko merindadea), Mendaur (1.136 m) mendiaren ondoan. Mugak: iparraldean, Arantza eta Sunbilla; ekialdean, Elgorriaga; mendebalean, Zubieta eta hegoaldean, Oitz. Garaiera, 229 m. 15,63 km2. 1999ko datuen arabera, 465 biztanle ditu (iturendarrak). Auzo nagusiak: Aurtitz, Latsaga eta Ituren (herriburua). Ezkurra ibaiak zeharkatzen du udalerria. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 98. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Nekazaritza (bazkarako landareak, artoa, landare lekadunak, barazkiak; behi, ardi eta zerri azienda) eta industria (zurgintza, janari industria, eraikuntza) dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. Inguruko industria handietan ari da lanean bertako langile ugari. Aipagarriak dira San Martin parrokia eliza (XVI. m.), Sagardiatarren jauregia eta herriko etxea (XVI. m.). Oso ospetsuak dira Iturengo inauteri jaiak eta joaldunak edo zanpantzarrak, besta horietako protagonista nagusiak.  v  Historia. Leringo haraneko herria izan zen Berant Erdi Aroan. 1536. urtean, alkate bakar baten aginpidera bildu ziren Ituren, Aurtitz, Latsaga eta Egeribarko herriguneak.