Iturralde Pérez, José Luis
Gipuzkoar musikagilea (Donostia, 1908 - Donostia, 1985). Donostian hasi zituen solfeo, biolin, organo eta konposizio ikasketak. Victoria Eugenia antzokiko biolin-jotzailea izan zen. Gero Madrilera joan zen, Conrado del Campo-rekin ikastera, hura baitzen garai hartan Espainiako konposizio irakaslerik ospetsuena. Cuarteto en sol menor, haren lehen obra, 1934. urtean estreinatu zen. 1955etik aurrera Donostiako kontserbatorioko irakasle lanetan aritu zen. Easo Koruaren zuzendaria izan zen. Obra nagusiak: zartzuela: La melodía de Borda-Berri (1944); Concierto para violín y orquesta (1953); kamerako musika: Cuarteto número 4 (1958); Cuatro escenas vascas (1949), Obertura vasca (1952), Nuestra Señora del Coro (1966) eta Quinteto en fa mayor (1983). Erromantikoa da Iturralderen musika; eta erromantikoa haren heriotza, bere pieza bat entzuten ari zela hil baitzen, Victoria Eugenia antzokian.