informalismo
iz. Art. 1950. urte inguruan Europan, Ameriketan eta Japonian sortu zen arte higikundea. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo giro atsekabetua eta ezkorra izan zuen oinarri, eta bazuen lotura inpresionismoareki, dadaismoareki, surrealismoarekin eta espresionismoarekin. Pinturan, ordu arte guztiz aintzat hartua zen lerro, kolore eta figuraren baliapideak indarra galdu zuen. Bide informalak nahiago izan zituzten, eta materiaren adierazpen gaitasuna landu zuten; artistak materia landu, eta aldatu egin zuen kolorea bera ere; ore itxura emanda, materia bihurtu zuen. Eskola honetako margolari izan ziren: J. Fautrier, J. Dubuffet, A. Tàpies, A. Burri, W. Wols, H. Hartung…