Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

inflazio

iz. Ekon. Prezioen maila orokorraren igoera egonkorra, diruak duen balioa txikiagotzen duena.  v  Era askotako iturburuak izan ditzake inflazioak; gehien aipatzen direnak gehiegizko eskaria, kostu altuak eta diru eskaintza handitzeak dira. Gehiegizko eskariaren ondorioz ekoizleek prezioak igotzen dituzte; langileek erosketa ahalmena mantentzeko, soldaten igoera eskatzen dute eta lortzen badute beste eskaera handitze bat izaten da, eta horrek prozesua berritzen du. Kostu handien eragina aurrekoarekin lotua dago; izan ere, soldaten kostuak (kostu garbia garrantzitsuena) produktuen kostua igoarazten du eta enpresariek beren irabaziak mantentzeko prezioak igotzen dituzte; era horretan prozesu hori ere berritu egiten da. Monetaristentzat, inflazioa gerta dadin nahikoa eta beharrezkoa da diruaren eskaintza gehiegi handitzea; horrek gehiegizko eskaria dakar, eta aipaturiko ondorioak sortzen dira.  v  Inflazioa faktore jakin batzuek sorrarazten dute: kostuek, soldatek, irabaziek edota mozkinek; diru eskaintzaren edo zirkulatzen ari den diru kopuruaren handitzeak eta abarrek; azken batean, sistema kapitalistaren egituren barnean elkarren artean lotura handia duten faktoreak dira inflazioaren sortzaile; beraz, inflazioa sistemaren izaeraren fruitua da, eta irabazirik handienaren bila aritzean edota sistema kapitalistak langileriaren eta kapitalisten artean sortzen duen kontrakotasunean datza inflazioaren benetako zergatia. Sistema kapitalista bera da, hortaz, inflazioa sortzen duena.