Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

infinitu

izond. Finitua edo mugatua ez dena. || Mugarik ez duena, mugagabea.  v  Multzo infinitua. Amaierarik gabeko elementu multzoa; zenbaki naturalek adibidez multzo infinitu bat osatzen dute, izan ere, edozein zenbaki n nahi bezain handia izanik, bada beti n+1 zenbaki handiago bat. Kontzeptu hori azpimultzo batekin korrespondentzia bana-banakoa izan dezakeen multzoa izendatzeko ere erabiltzen da.  v  Puntua infinituan. Geom. Bi lerro paralelo gurutzatzen diren puntua.  v  Biderkadura infinitua. a1, a2, a3,… infiniturantz jotzen duen segida bat izanik, segida osatzen duten elementuen arteko biderkadurari deritza biderkadura infinitua, eta honela adierazten da:



Eta Pn , n-garren biderkadura partziala izanik: