infinitesimal
izond. Mat. Zero izatera iritsi gabe edozein kopuru finitu baino txikiagoa denaz esaten da. v Kalkulu infinitesimala. Infinitesimoak aztertzen dituen matematikaren alorra. Kalkulu diferentzialaz eta kalkulu integralaz osatua dago. Kalkulu infinitesimalean aljebran eta aritmetikan aztertzen ez den kontzeptua erabiltzen da, deribatuaren eta integralaren oinarrizko definizioak lortzeko beharrezko den aldagai baten limite kontzeptua alegia. ik. deribatu, integral, limite.