Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

indonesiar

iz. eta izlag. Indonesiakoa; Indonesiako herritarra.  v  Indonesiar hizkuntzak. Hizkl. Mendebaleko austronesiar hizkuntza gehienak Ginea Berriko mendebalean eta Mikronesiako herri batzuetan erabiltzen direnak, hartzen dituen hizkuntza multzoa. Ekialdeko austronesiar hizkuntzak Ozeaniako uharteetan hitz egiten dira (gehienak Melanesian, eta gutxi batzuk Polinesian eta Mikronesian). Indonesiar hizkuntza zabalduena jabanera da (115 milioi lagunek hitz egiten dute).