Imaz San Miguel, Josu Jon
Gipuzkoar politikaria (Zumarraga, 1963). Euzko Alderdi Jeltzalekoa. Kimika Zientzietan doktorea da, polimeroetan espezializatua. Karrera Bukaerako Sari Berezia jaso zuen. EGI Euzko Alderdi Jeltzaleko gazte erakundean hasi zuen bere ibilbide politikoa. 1991etik 1995era Zumarragako alkateordea eta Ogasun eta Garapeneko zinegotzia izan zen. 1994ko ekainean, diputatu hautatu zuten Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 1999ko urtarrilean utzi zuen Europako eserlekua, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu izendatu baitzuten, eta baita Eusko Jaurlaritzako bozeramaile ere. 2004ko urtarrilean, Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuen, Xabier Arzalluzen ordez. 2007ko irailean, ordea, politika uztea erabaki zuen, alderdi barruko tirabirek beharturik. 2008ko uztailaz geroztik Petronor enpresaren lehendakaria da.
- imantze
- Imarkoain
- Imatra
- Imaz Garaialde, Manuel Antonio
- Imaz, Fermin
- Imaz San Miguel, Josu Jon
- Imberto, Bernabé
- IMF. (International Monetary Fund;
- Imhotep
- imida
- imilaun