Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Imaz Garaialde, Manuel Antonio

Gipuzkoar bertsolaria (Altzo, 1811 - Altzo, 1893). Bertso jartzen ibili ohi zen eta ezagutzen zaion bertso jarrialdirik zaharrena 1858koa da. Gaztetan neska-mutilen bertsoak jartzen omen zituen, baina Tolosako erretoreak ez horrelakorik jartzeko agindu eta ez omen zuen gehiagorik egin; handik hara erlijio gaia erabili zuen gehienbat. Famatua egin zen, besteak beste, Jesu-Kristoren Pasio Santuaren bertso berriak izeneko jarrialdia. Ezagutzen diren Altzoko Imazen bertsoak Antonio Zavalak Auspoa bilduman jaso zituen Alzo’ko Imaz. Bertsolaria (1967) izenburuarekin.