Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Imhotep

Egiptoar arkitektoa (K.a. 2700 inguruan). Zoser-en aholkulari eta arkitektoa. Adreiluaren eta zuraren ordez harria erabiltzen hasi zen; lehenengo piramide mailakatua eraiki zuen, Saqqara-n, eta horren inguruan beste eraikuntza batzuk egin zituen, hura babestu eta apaintzeko. Greziarrek medikuntzaren jainko egin zuten K.a. VI. mendean.