imida
iz. Kim. Bigarren mailako amina. Imida izeneko gai organiko asko daude; formula orokorra R-CO-NH-CO-R’ dute. Amoniakoa (NH3) azido organikoekin erreakzionaraziz atera daitezke, amoniakoren bi hidrogeno atomo erro azidoz ordezkatuz. Erreakzioan ura ere askatzen da. Aminoazidoak deshidratatuz ere lortzen dira imidak. Imiden hidrogeno atomoak izaera azidoa duenez, metal batez ordezka daiteke ingurune alkoholikoan alkaliekin tratatuz. Halogenoek, bromoak batez ere, ordezka dezakete amiden hidrogenoa. Horrela eratzen den N-bromosuzinida 172 °C inguruan urtzen den solidoa da, eta sintesi organikoak egiteko erabiltzen da. Ftalimida (urtze puntua 235 °C inguru) indigoa eta bere eratorriak eratzeko, eta onddo-hilkariak prestatzeko erabiltzen da.