Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Imatra

Finlandiako industriagune nagusietakoa, Kymi probintzian. Imatra, Tainionkoski, Vuoksenniska eta Kaukopaa herriak hartzen ditu. Saimaa aintziraren eta Vuoksi ibaiaren ertzean dago. Imatrako ur lasterrak zenbait zentral elektrikotan baliatuak dira, eta horien inguruan siderurgia eta metalurgia lantegiak, kimika, zelulosa eta paper industria ugari eraiki dira.