Ille et Vilaine
Frantziako iparraldeko departamendua [35]. Bretainia herrialdean. 6758 km2 ditu eta 749.764 biztanle (1982). Hiriburua, Rennes. Rance eta Vilaine ibaiek hiriburuan bat egiten dute, handik igarotzen den Ille ubidean, hain zuzen, eta hortik datorkio izena departamenduari. Zekalea, olioa, patata eta tabakoa lantzen dira, batez ere. Arrantzak pisu handia du; St. Malo eta Cancale dira portu nagusiak. Zapatagintza, ontzigintza eta ehungintza dira industriarik behinenak. Itsasoaren indarra elektrizitatea lortzeko erabiltzen da departamenduaren itsasertzean, Dinard eta Saint-Malo inguruan.