Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ill

Alsaziako ibaia, Rhin ibaiaren adarra. Alsazia aldeko Jura mendietan sortzen da, itsas mailatik 817 m-ra. Altkirch, Mulhouse, Colmar eta Estrasburgo hiriak zeharkatzen ditu. 208 km-tako ibilbidea du, eta horietako hamarrek ontziz ibiltzeko aukera ematen dute.