Illarramendi, Angel
Gipuzkoar musikagilea (Zarautz, 1958). Solfeoa eta pianoa ikasi zituen Maria Barbara Arangurenekin eta harmonia, fuga eta konposizioa Francisco Escuderorekin. Horrez gain, musika seriala, elektroakustikoa eta orkestra zuzendaritza ikasi zituen atzerrian. Mota guztietako lanak ondu ditu: Donostiako gotzaintzak eskatuta lau ahots mistoko eta organorako Aleluya erlijio lana; sinfoniak ere idatzi ditu (Zelai Urdin, Harri Zuria, Ingenua…), eta orobat antzerkirako musika: Euripidesen Troiarrak, Thorton Wilderren Nuestro Pueblo eta Sanchís Sinisterraren Crímenes y locuras del traidor Lope de Agirre, esate baterako, baita 2000. urtean estreinatu zen Zapatos de Mujer ganbera-operaren musika ere. Tres historias de amor telebista sailerako ere aritu zen musikagile modura. Haka ere zinemarako musika sortzaile bezala egin da ezaguna. Montxo Armendarizen Tasio eta 27 horas, Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez, Gracia Querejetaren El ultimo viaje de Robert Rylands eta Cuando vuelvas a mi lado, eta Helena Tabernaren Yoyes lanei jarri die musika, besteak beste, baita 2000. urtean estreinatu zen Karramarro Uhartea marrazki biziduneko filmari ere. Horretaz gain, zinemarako musikari buruzko mintegi eta ikastaro ugari eskaintzen ditu.
- Iluro
- ilusio
- ilustrazio
- Ilustrazioa
- Ill
- Illarramendi, Angel
- Illarramendi, Ramon
- Illarratz
- Ille et Vilaine
- Illekueta
- Illescas, Miguel