Ife
Nigeriako hego mendebaleko hiria. 176.000 biztanle. Kakaoa eta kotoia lantzen dira. Errepide- eta merkataritzagunea da. Yoruba herriarentzat hiri sakratua da, gizonaren sorlekutzat baitaukate. XI. mendearen inguruan eraiki zen; 1960an han aurkitutako antzinako buztinezko eta brontzezko eskulturak oso aintzat hartuak izan ziren.