Mediterraneo itsasoko uhartea, Marseilatik hego-mendebalera. Frantziako Frantzisko I.ak eraikiarazi zuen XVI. mendeko gaztelu bat dago han, estatuko espetxea izan zena. Alexandre Dumas-en Montekristoko kondea obran agertzeak ospetsu bihurtu zuen uhartea.