yeniseiar
izlag. Yeniseikoa. v Yeniseiar hizkuntzak. Hizkl. Paleosiberiar mintzairen saileko mintzairekin lotura dutenak. Lau dira yeniseiar hizkuntzak: kott, arin eta assan hizkuntzak (hirurak dagoeneko hilak), eta ket (yenisei-ostyak) hizkuntza, Siberiako ipar-ekialdean, Yenesey ibaiaren ondoan hitz egiten dena.