Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yenisei

Siberiako ibaia (4.092 km). Bere arroa munduko zabalenetarikoa da: 2.600.000 km2 inguru. Txinako Mongolian sortzen da, Ekialdeko Saian mendietan. Siberia hegotik iparrera zeharkatzen du eta 2.000 km luze den behe ibilbidean 40 km-ko zabalera izatera iristen da. Kara itsasoan isurtzen du ura, 300 km-ko luzera eta adar asko duen estuarian. Ordokietako ibaien erregimen a agertzen du: maiatz-ekainean izotz urtzeari dagokion urandia, ezkerretako ertzeko lurraldeak maiz urpean hartzen dituena eta abendutik martxora bitarteko ur gutxiagoko aldia. Ontziz ibilgarria da ia osorik eta itsasoko ontzi handiak 673 km-raino sartzen dira ibaian gora. Krasnoiarsk da ibai-portu garrantzitsuena. Batez besteko ur-emaria: 12.500 m3/s. Behe ibilbideko ibaiadar nagusiak Behe Tunguska eta Tunguska Harritsua dira. Elektrizitatea sortzeko ahalmen handia dute Ieniseik eta bere ibaiadarrek, arroko zentral hidroelektrikoetan.