Ibiñagabeitia Idoiaga, Andima
(«Elentxun», «Norbait», «Ibiñaga», «Idoyaga»). Bizkaitar idazle eta itzultzailea (Elantxobe, 1906 - Caracas, 1967). Humanitate eta Historia ikasketak egin zituen Loiolan, Filosofia, Matematika eta Metafisikakoak Oñan (Burgos) eta Teologia eta Zuzenbide Kanonikokoak Belgikan. Meza Berria ospatu bezperetan utzi zuen Jesusen Lagundia. Euskaltzain urgazlea izan zen. Gerraren ondoren erbestera alde egin behar izan zuen eta Euzko Gogoa literatura aldizkaria bultzatu zuen Guatemalan Jokin Zaitegirekin batera. Besteak beste, Euzko-Deya, Gernika, Alderdi, Egan, Irrintzi aldizkarietan eman zituen argitara bere lanak. Literatura eragile eta itzultzaile gisa izan zuen garrantzia. Itzulpenak: Abere indarra (Benaventeren La fuerza bruta, 1953), Unai kantak (Virgilioren Bucolicon Liber, 1966) eta Alor kantak (Virgilioren Georgicon Libri, 1966) eta Maite bidea (Ovidioren Ars Amandi 1966). Euskara ikasteko metodo batzuk ere prestatu zituen: Aprenda vasco en 60 horas (Zarautz, 1961) eta Euskera irudi-bidez (Paris, 1953). Euskara irakasle izan zen Parisen eta Txomin Peillen eta Jon Mirande izan zituen ikasle, besteak beste.
- ibiltze
- Ibiltzieta
- Ibiltzieta
- Ibinaga
- ibintze
- Ibiñagabeitia Idoiaga, Andima
- Ibiricu de Yerri
- Ibiriku
- Ibiriku-Deierri
- Ibiriku-Eguesibar
- ibis