Ibiriku
Eguesko udalerriko herrigunea (Zangozako merindadea, Nafarroa). 58 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendearen bukaeran galdu zen euskara. Aipagarriak dira Erdi Aroko San Joan eliza eta hango erretaula nagusia. nDeierriko udalerriko herrigunea (Lizarraldea, Nafarroa). 71 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara. Aipagarria da hango San Joan parrokia eliza gotikoa.