Ibarretxe & Co
Euskal zinema ekoiztetxea, zinemari lotutako Ibarretxe bizkaitar familiak zuzendua. Ibarretxetarrak hamar anaia-arreba dira, eta horietako bostek dihardute zinemagintzan, ekoizle, zuzendari eta gidoilari lanetan. Aurretik hainbat film labur egin arren, Sólo se muere dos veces (1997) filmarekin hasi ziren zinemagintza profesionalean. Sabotaje! (2000) nazioarteko ekoizpena ere euren ardura izan zen. 1.500 milioi pezetatako (60 milioi libera inguru) aurrekontua izanik, inoiz egin den euskal ekoizpenik garestiena izan zen. Telebistarako ere hainbat produkzio ekoitzi dituzte, Agur Olentzero, agur (1997) eta La memorias de Karbo Vantas (1994) lanak, esate baterako. Bideoklipak eta publizitaterako hainbat lan ere egin dute. 2001. urtean, Bilboko Guggenheim Museoan La venganza de Hong Kong komedia beltza filmatzen hasiko dira, artearen munduaren parodia egiteko asmoz.