Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibarra

Gipuzkoako hego-mendebaleko udalerria, Oria ibaiaren eskuinaldean (Tolosaldea). Mugak: iparraldean, Tolosa eta Billabona; ekialdean Berrobi eta Belauntza; mendebalean, Tolosa eta hegoaldean, Leaburu. Garaiera, 83 m. 5 km2. 1997ko datuen arabera, 4.391 biztanle ditu (ibartarrak). Eldua errekak zeharkatzen du udalerria. Hizkuntza banaketa 1996an: 2.874 euskaldun, 580 ia euskaldun eta 778 erdaldun. Industria da herriko ekonomia jarduera nagusia (eraikuntza, makineria, papergintza, altzairugintza). Tolosa eta Andoaingo industrietan ari da Ibarrako langile asko. Aipagarria da XVI. mendeko San Bartolome parrokia eliza.  v  Historia. 1374. urtekoa da Ibarrari buruzko lehen aipamena, Tolosako hiriari lotu zenekoa hain zuzen. 1802. urtean Tolosatik bereizi eta hiri-gutuna jaso zuen Karlos IV.ak emandako errege-dekretu baten bidez.