Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibarrangelu

Bizkaiko udalerria (Busturialdea). Mugak: iparraldean, Elantxobe eta Kantauri itsasoa; ekialdean, Ea eta Kantauri itsasoa; mendebalean, Arteaga, eta hegoaldean, Arteaga eta Ereño. Garaiera, 70 m. 14,84 km2. 1997ko datuen arabera, 522 biztanle ditu (ibarrangelutarrak). Auzo nagusiak: Ibarrangelu, Ibinaga eta Akorda. Udalerriaren eremuetan daude Laida eta Laga hondartza ezagunak. Euskara, bizkaiera. Hizkuntza banaketa 1996an: 464 euskaldun, 36 ia euskaldun eta 16 erdaldun. Langile kopuru handiena zerbitzuen alorrekoa da (turismoa, % 46). Nekazaritzatik bizi dira langileen % 30. Aipagarriak dira XVI. mendeko San Andres eliza, Atxerreko San Pedro eliza eta Akordako Santa Engrazia eliza (XVI. m).  v  Historia. 1334. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Ibarrangeluko herria. Elantxobeko herrian bizilekua hartzen hasi ziren 1524. urtean Ibarrangeluko arrantzaleak eta biztanleak, eta portua eta etxebizitzak eraiki zituzten bertan. Ibarrangeluko auzoa izan zen Elantxobe, 1854. urtean bereizi zen arte.