Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibarre

Donaixti-Ibarreko udalerriko herrigunea Oztibarren (Nafarroa Beherea). Aipagarriak dira hango hilerrian dauden XVI-XVII. mendeko hilarriak. Ibarreko Garaikoetxea (Garicoïts) izeneko baserrian sortu zen Michel Garikoitz santua.  v  Historia. 1359. urteko dokumentu batean ageri da lehenengoz Ibarreko herria. 1841. urtean elkartu zen Donaixtirekin, udalerria osatzeko.