(«Zubikoa» deitua) Bertsolari nafarra (Sunbilla, 1905 - Banka, 1979). Baso mutila zen bizibidez. Teodoro Hernandorena bertsozaleak bultzatu zuen bertso lanetara. Banka herrira ezkondu eta han bizi izan zen hil arte. Oso etorri handiko bertsolaria izan zen.