Hunain ibn Ishaq
Arabiar sendagile eta alkimista (Hira, 809 - Bagdad, 873). Kristau nestoriarra zen. Bagdaden egin zituen medikuntza ikasketak. Al-Mutawakkil kalifak bere fisikari izendatu zuen. Palestinan, Egipton eta Sirian ibili zen antzinako grekoen eskuizkribuen bila, eta Bagdad-eko itzultzaile eskolan berak eta bere ikasleek haietako asko arabierara itzuli zituzten. Medikuntzari dagokionez, eragin handia izan zuen grekotik egin zituen itzulpenen bidez, Galeno, Hipokrates, Aristoteles eta beste askoren obrak itzuli baitzituen; Galenoren zenbait obra bere itzulpenen bidez baizik ez dira ezagutzen, jatorrizko testuak galdurik baitaude. Betiere kontu handiz bildu eta jaso zituen kimikan egin zituen esperimentu guztien albisteak eta oharrak.
- Hume, David
- Hume, John
- Humedo
- humus
- Hun Sen
- Hunain ibn Ishaq
- Hundertwasser, Fritz
- Hungaria
- hungariar
- hungariera
- hunki 1, hunkitzen