Huici Ituren, Juan
Nafar erretaulagile eta arkitektoa (Irunberri ?, XVI-XVII. m.). Lan handia egin zuen Nafarroa guztian zehar, Tuteratik Iturena bitarte, baita Gipuzkoan ere (berak egin zuen Oiartzungo erretaula nagusia). Lan ugari egin zuen Joan de Berroeta Zangozako eskultorearekin batean: Tabar, Zare, Ledea, Galipentzu eta Uztarrozeko elizetako erretaulak. Bere aldetik landu zituen Zabaltza, Olatz-Txipia, Oibarre eta Iturengo erretaulak.