Huici Lazcano, Serapio
Nafarroako ingeniaria eta idazlea (Atarrabia, 1868 - Madril, 1954). Finantza gizon garrantzitsua izan zen (Papelera Española enpresako lehendakariordea eta Espainiako Espasa-Calpe argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria izan zen) eta, horrez gainera, arte eta arkeologia ikerketa batzuk bideratu zituen. Obra nagusiak: El santuario de San Miguel de Excelsis (Navarra) y su retablo esmaltado (1929, Victoriano Juaristirekin batean) eta Arqueología navarra. La iglesia de Gasólaz (1923), Arqueología vizcaina. Ermita de San Miguel de Zuméchaga (1924) eta Iglesia de templarios de Torres del Río (1923) hitzaldi-artikuluak. Euskalzalea zen eta Eusko Ikaskuntzako kidea.