Txinako mendebaleko etnia. Txino-tibetar multzoko etnia da, 4.000.000 inguru lagun dira eta Ningxia Hui eta Gansu-n bizi dira gehienbat. Musulmanak dira eta txineraz edota tokian tokiko hizkuntzaz hitz egiten dute. Hedaduraz, hui hitza musulmanak izendatzeko erabili ohi dute txinatarrek.