Huici Miranda, Ambrosio
Nafar historiagilea eta idazlea (Burlata, 1879 - Valentzia, 1973). Arabista handia izan zen (lau urtez bizi izan zen Beiruten) eta latineko katedra lortu zuen Baezako unibertsitatean. Valentzian bizi izan zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian eta errepublikaren aldeko idatzi bat ere egin ez zuen arren, gerra ondoren etxea hartu, bipildu, liburu guztiak erre zizkioten eta kartzelara eraman zuten. Han eduki zuten hiru urtez, “masoia” zela eta. Obra nagusiak: Las grandes batallas de la reconquista durante las invasiones africanas (1956), Historia política del imperio almohade (1957), Colección de crónicas árabes de la Reconquista (lau liburuki, 1963-1969) eta Historia musulmana de Valencia y su religión. Novedades y rectificaciones (hiru liburuki, 1970). Bere lagun Evariste Lévi-Provençal arabista frantsesaren Al-Hulal al-mawsyya izeneko obra itzuli zuen gaztelerara 1952an. L´Encyclopédie de l´Islam lanean parte hartu zuten Espainiako hiru idazleetako bat izan zen Ambrosio Huici.