hidrografia
iz. Lurrazalean ura nola dagoen banatuta eta eratuta aztertzen duen geografiaren alorra. Aintzira, ozeano, ibai, itsaso azpiko erliebe eta abarren mapa hidrografikoak egitea eta ubideen norabidea, ur emaria eta maila zehaztea dira, besteak beste, hidrografiaren eginkizunak. Ozeanoko azpiaren kartografia ezagutzeak, adibidez, garrantzi handia du arrantzarako eta gainerako itsas ibilietarako.