Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hidrato

iz. Kim. Gorputz baten molekula bat urarekin konbinatzean eratzen den konposatua. v Karbono hidratoa. Karbonoa, hidrogenoa eta oxigenoa duen gaia; hidrogeno kopurua oxigenoarena baino bi aldiz handiagoa izaten du, urak duen bezala. Karbono hidratoak elikagai askoren osagai dira; landareek airean dagoen karbono anhidridotik lortzen dituzte karbono hidratoak (ik. fotosintesi); anhidrido karbonikoak dira, besteak beste, azukreak, fekulak, irinak, almidoiak, zelulosak, etab.