Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hidrazina

iz. Kim. Amoniakoak, kloroak eta sosa kaustikoak erreakzionatzean eratzen den isurkari koloregabe eta egongaitza (H2N-NH2). 113,5 °C-an irakiten du eta oso erraz urtzen da uretan. Berotzen denean edo oxidatzen denean eztanda egin dezake. Koheteetan errekin gisa, polimerizazioak abiatzeko, botika gaiak ekoizteko eta metalak jan eta desegiteko erabiltzen da. Oso erreaktiboa da. Hidrazidak eta hidrazonak prestatzeko ere erabiltzen da.