hidratazio
iz. Hidratatzea. ■ Kim. Ur molekula bat edo gehiago kristal erako konposatu ez organiko batekin konbinatzea, H-OH lotura hautsi gabe. Horrela eratzen diren konposatuak hidratoak dira, eta haien egitura puntu baten bidez adierazten da: Na2SO4 . 10 H2O adibidez. Gai batek urarekin erreakzionatzean, konposatu hidratatu bat eratzen duen erreakzioa adierazteko ere erabiltzen da. Adibidez, CaO + H2O ’ Ca(OH)2.