Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hidra

Greziako uhartea, Egeo itsasoan, Argolidaren hegoaldeko itsasertzetik hurbil. 2.500 biztanle. Turismogunea. v Turkiarren zapalkuntzatik ihesi joandako greziar eta albaniarren babesleku izan zen Hidra. XVIII. mendean piratagune bihurtu zen Hidra. Pirata aldi haietan bilduriko aberastasunak Greziako Independentzia gerran (1821) erabili ziren. Uharteak 40.000 biztanle zituen, eta matxinaturiko greziarrek han izan zuten porturik garrantzizkoena.