Hida mendiak
Japoniako mendiak Honshu uhartean. Japoniako mendialderik zabalena eta garaiena (3.000 metroz gorakoa askotan). “Japoniako Alpeak” izenez ere ezagutzen dira. Sumendi ugari dago. Ekialdetik, Japoniako itsasora ematen duten labar handietan amaitzen da; mendebaletik, berriz, malda leunez jaisten da itsasora.