Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hibernazio

iz. Lurralde hotzetan bizi diren animalia batzuek, neguko elikagai urritasunari aurre egiteko, egiten duten loaldi luzea. Hibernazio aldia baino lehen, animalia horiek gantz ugari pilatzen dute gorputzean eta baldar, astun, egiten dira. Bizi ahal izateko erretzen duen energia kopurua gutxitzea lortzen du era horretara animaliak: arnasketa eta odolaren emaria moteldu egiten dira; heterotermoetan gorputzaren tenperatura ingurugiroaren ia berdina izateraino jaisten da; eta animaliak bere pisuaren heren bat galtzen du. Hibernazio egoeran ematen dute negua, besteak beste, muxarrak, katagorri batzuek, saguzarrak, etab. Antzeko egoeran (estibazioa) igarotzen du animalia askok lurralde beroetako aldi lehorra. v Hibernazio artifiziala. Med. Organismoak erretzen duen energia kopurua ahalik eta txikiena izan dadin medikuntzan erabiltzen den bidea. Egoera horretara heltzeko eriari sorgarriak eta tentsio apaltzaileak ematen zaizkio eta bere gorputzaren tenperatura pixkanaka jaitsarazten da; tenperatura jaistean gorputzeko ehunek errazago eta denbora luzeagoan jasaten dute oxigeno falta. Hibernazio artifiziala luze jotzen duten ebakuntzetan erabiltzen da. v Bot. Zuhaitzetako hostoak, osorik garatu baino lehen, negua kimuaren barruan igarotzea.