Herria
Ipar Euskal Herriko astekaria, Baionan ateratzen dena. 1945ean Piarres Lafittek sortu zuen, lehenagoko Eskualduna aldizkariaren ondorengo gisa, gerra denboran hartu zuen jarreragatik debekatua izan baitzen. P. Lafitte (1945- 1967), J. Hiriart-Urruty (1967- 1969) eta E. Larre (1969az geroztik) izan dira astekariko zuzendariak. Herriak erabiltzen duen hizkuntz eredua lapurteraren eta Nafarroa Behereko euskalkiaren artekoa da. Zazpi mila bat ale kaleratzen dira aldiko.